XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Enpresek errendimenduak neurtzeko sistemak badituzte, aurrerantzean aplikatzen eta kalkulatzen jarraituko dute hitzarmen hau indarrean egote datara arte egiten jardun zuten era berean.

b) Ez badituzte, gutxienezko errendimenduak enpresa interesatua eta bere langileen arteko akordio bidez finkatuko dira, ezadostasun kasuan organismo eskudunak ebatziko duelarik.

c) Nazioarteko neurketa sistemei egokitu gabe, lanaren errendimendua ohizko arau edo sistema bidez, edo enpresen zuzendaritza eta langile afektatuen ordezkarien arteko elkarrizketa edo akordioaren prozedura bidez izandako esperientziaren araberako finkapen intuikorren bidez neurtzen ari diren enpresetan, ohizko arauekin jarraituko dute lanaren errendimendu normala zehaztu ahal izateko.

d) Ordainsaria ekoizkortasunaren arabera jasotzen den enpresetarako, eta berauek neurketa eran onarturiko nazioarteko sistema bati egokitzen ez zaizkionean, enpresa 100 U. C.ren errendimendu normal baliokidea eskatzeko ahalmenduta gelditzen denaren printzipioa ezartzen da eta errendimendu hori lortzeko alderdi sozialaren konpromezua.

Aurreko paragrafoan aipatzen den gutxienezko errendimendu normal hori lortzeko erabakia, enpresaren ahalmena da, langileen ordezkaritza entzun ondoren, organismo eskudunaren ondoko ebazpenarekin, bere kasuan.

Eta ordubetean lurralde lau eta oztoporik gabeko batean ibiltzean garatutakoaren ekintza baliokide bati bere zerbitzuak ematen dizkion bere gaitasun fisikoan normalki eratutako langile batek eraginkorki garatutako lanaren baliokideak zehaztuko du aipatu gutxienezko errendimendua.

Gutxienezko errendimendu taulan finkatutakoak edo hargintza eta marmolgintza gremiorako adierazitako arau berezien arabera zehaztutakoak baino errendimendu txikiagoak, errendimenduaren borondatezko urripen gisa kontsideratuko dira produzitzaileaz besteren arrazoiengatikoak ez direnean, ordainsariaren % 20ko urripena edota legezko xedapenetan aurrikusitako santzioen aplikazioa sor dezaketelarik.

Ekoizkortasunari Santzioak

Ekoizkortasun sistemak ezarririk dituzten enpresak ondoren zehazten denari egokituko zaizkio: a) 95 U. C. edo gutxiago: hutsegite arina.

Baldintzak: Elkarren segidako hiru egun baino gutxiagotan edo txandakako bost baino gutxiagotan gertatzen bada 30 egun naturalen epean.